INGURUNE Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
5 de 17
0%

Orientabideak

Erantzunak

3. jarduera. Ekosistemen arteko konparaketa (saio bat)

Kontsigna: Konparatu denon artean lehorreko ekosistema bat deskribatzeko egin duzuen faktore biotikoen eta abiotikoen taula uretako ekosistema deskribatzeko lortu dituzuen taulekin.

Hauek dira aurki daitezkeen desberdintasun eta antzekotasun batzuk:

Antzekotasunak

Desberdintasunak

  • Izaki bizidunak bizi dira bi ekosistemetan.
  • Bi ekosistemetan antzeko harremanak sortzen dira esparru hauetan: lehia, lankidetza, elikadura...
  • Tenperatura azkarrago aldatzen da lehorreko ekosistemetan uretakoetan baino.
  • Argitsuagoak dira lehorreko ekosistemak uretakoak baino.
  • Oso desberdinak dira ekosistema bakoitzean bizi diren izaki bizidunak.

Kontsigna: Irakurri berriz ekosistemaren definizioa. Uste duzue bi kasuetan betetzen direla aipatutako elementuak?

Ikasleak lehen eman diren definizioak bi ekosistemekin erlazionatzeko gauza izatea da xedea.

Kontsigna: Baieztapen hauetatik, zein dira egia, zein gezurra?

  • Bi ekosistema motetan faktore biotikoak eta abiotikoak daude. (E)
  • Ur-baliagarritasuna ez da berdina uretako ekosistemetan eta lehorrekoetan. (E)
  • Uretako ekosistemek lehorrekoek adina argi dute. (G)
  • Tenperatura gutxiago aldatzen da uretako inguruneetan lehorrekoetan baino. (E)
  • Lehorreko ekosistema berean, tenperatura ez da aldatzen. (G)
  • Zelai bateko zuhaitzak batere arazorik gabe egon litezke itsasoaren hondoan. (G)

Kontsigna: Ariketa honetan, zenbait faktore biotiko eta abiotiko dauzkazue. Esan zein egon litezkeen lehorreko ekosistema batean, zein uretako batean eta zein bi horietan.

  • Marigorringoa [lehorrekoa]
  • Hontza [lehorrekoa]
  • Haritza [lehorrekoa]
  • Zizareak [lehorrekoa]
  • Urtxintxa [lehorrekoa]
  • Sagua [lehorrekoa]
  • Ura [biak]
  • Ur gezako ibaiko putzua [uretakoa]
  • Uretako landareak [uretakoa]
  • Landare flotatzaileak [uretakoa]
  • Harriak [biak]
  • Arrainak [uretakoa]
  • Zangaluze-larbak [uretakoa]
  • Ahatea [uretakoa]
  • Oxigenoa [biak]
Erantzunak

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEAK: Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez eta Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest