Ikusi jarraian zehazten diren webguneetako bideoak, informazioa ematen baita haietan klima-aldaketari eta gure planetan eta
herrialdean eragindako ondorioei buruz.
http://youtu.be/k4kKK4Tgg3s (Iraupena: 4:12 minutu)
Bideo honetan ikus daiteke zer ondorio eragin dituen klima-aldaketak kliman; esate baterako, lehorteak
areagotzea zenbait eskualdetan, tenperaturen igoera beste batzuetan, eta euriteena, idorrak diren eskualdeetan, besteak beste.
Berotegi-efektua eragiten duten gasak isurtzen jarraituz gero, zer gerta daitekeen ere ikus daiteke bideoan.
Eztabaidatu ikaskideekin ikusitako bideoei eta berotze globalak planetan eragindako ondorioei buruz. Atera ondorio batzuk
eta idatzi erabiltzen ari zareten testu-fitxategian.
Klima-aldaketak gure planetan zer ondorio eragiten dituen laburki ikertu ondoren, Bilbon 1973. urtetik aurrera uztailean
erregistratutako gehienezko tenperaturei buruzko informazioa bila dezakezue webgune honetan.
- http://www.tutiempo.net/clima/Bilbao_Sondica/80250.htm
Webgune honetan, Espainiako zenbait eskualde eta hiritako klimari buruzko informazioa aurki daiteke, egungoa zein historikoa.
Lurrari buruzko saio bat ere badu, gure planetari buruzko informazioa ematen duena, bai eta astronomiari buruzko beste bat
ere, unibertsoaren zenbait alderdiri buruz diharduena.
Bilaketa azkarrago egiteko, komeni da zeregina zenbait lan-taldetan banatzea. Horrela, talde bakoitzak bi edo hiru urtetako
datuak soilik bilatu beharko ditu, eta azkar batean osatu ahal izango dute informazioa guztien artean.
Osatu bi zutabeko taula bat, eta erregistratu Bilbok urte bakoitzeko uztailean izandako gehienezko tenperaturen batez bestekoa.
EGUNAK |
GEHIENEZKO TENPERATURAK |
1973 |
|
1974 |
|
... |
|
2009 |
|
Datu multzo bat duzue eta badakizue nola kalkulatzen diren joera zentraleko neurriak. Lehenik, zer neurri kalkulatzea komeni
zaizuen erabaki behar duzue: batez bestekoa, mediana edo moda, haietako bakoitzaren esanahia zein den kontuan hartuta. Eman
aldeko edo kontrako argudioak. Ba al da muturreko baliorik?
Kalkulatu datu multzoaren batez bestekoa eta mediana. Ikusi duzuen bezala, ez da moda kalkulatzea komeni. 36 datu dituzuenez
eta kalkuluak egiteko denbora asko beharko duzuenez, segur aski, hobe duzue kalkulagailua edo kalkuluak errazago egiteko aukera
emango dizuen beste baliabideren bat erabiltzea.
Eztabaidatu ikaskideekin lortutako balioei buruz. Zer informazio ematen dute Bilbon uztailean izaten den batez besteko gehienezko
tenperaturari buruz? Idatzi ondorioak erabiltzen ari zareten datu-fitxategian.