Orientabideak
Orientabide metodologikoak
1. jarduera. Joera zentraleko neurriak kalkulatzen (1 saio)
Diapositiba-aurkezpen bat erabiliz, joera zentraleko neurrien esanahia azalduko zaie ikasleei, haientzat
esanguratsuak eta ulerterrazak diren adibideak erabiliz.
Azalpenak eman ondoren, jarduera bat proposatuko zaie, ikasitako joera zentraleko hiru neurriak eskuz kalkula ditzaten. Hautatu
den datu multzoan behar bezala daude bereizita joera zentraleko neurriak, haurrak ohar daitezen moda, oro
har, ez dela neurri egokia eta ez dela batez bestekoa erabiltzerik komeni baldin eta datu multzoak muturreko baliorik badu.
Bilbon zenbait urtetan uztailean izan diren gehienezko tenperaturei buruzko informazioa bilatzeko unea
heltzen denean, komeni da urteak haurren artean banatzea.
Ikasleek aurrez kalkulu-orririk erabili ez badute, azalpen orokor batzuk eman beharko zaizkie. Horretarako, oso erabilgarria
izango da arbel digitala (ADE edo proiektagailua eta ordenagailua).
Zenbakizko datu horiek ematen duten informazioari buruzko eztabaidaren haritik, komeni
da ikasleei ulertaraztea zer neketsua den datu horiekin lan egitea eta beharrezkoa dela estrategiaren bat erabiltzea. Beraz,
beharrezkoa da informazioa zenbaki bakar bat erabiliz laburtzea, notekin, talde baten adinarekin eta haurren egunerokotasuneko
beste adibide batzuekin gertatzen den bezala.
1. jarduera
2. jarduera. Joera zentraleko neurriak aztertzen (1 saio)
Ikasleek datu multzo bateko joera zentraleko neurriak kalkulatzen ikasi dutenez, ikasitakoaz baliatu beharko
dute datu errealei buruzko kalkuluak egiteko. Ikasleek haientzat ezaguna den hiri bateko tenperaturak erabiliko
dituzte kalkulu horiek egiteko, aztertzeko eta berotze globalaren ondorioak sumatzen ote diren erabakitzeko.
Ikasleak berotze globalaren arazoa ulertzen has daitezen, hari buruzko bi bideo ikustea proposatzen da.
Ondoren, Bilbon uztailean erregistratu diren gehienezko tenperaturei buruzko informazio zehatza lortu beharko dute. Bilaketa
errazteko, komeni da urteak ikasleen artean banatzea.
Ikasleek aurrez kalkulu-orririk erabili ez badute, azalpen orokor batzuk eman beharko zaizkie. Horretarako, oso erabilgarria
izango da arbel digitala (ADE edo proiektagailua eta ordenagailua).
Azkenik, eta ikasi duten bezala, Bilboko tenperaturen joera zentraleko neurriak kalkulatu beharko dituzte
(kalkulagailua erabiliz, esaterako): batez besteko aritmetikoa eta mediana. Jarduera honetan, garrantzitsuena ez da joera
zentraleko neurriak kalkulatzea, baizik eta zenbaki horiek zer informazio adierazten duten ulertzea.
2. jarduera
3. jarduera. Grafiko estatistikoak interpretatzen (1 saio)
Kalkulu-orria erabiliz, ikasleek datuen adierazpen grafikoa egingo dute. Irakasleak
aukeratuko du zer grafiko egin beharko duten ikasleek. Jardueraren helburua da azkenerako grafiko guztiak egitea, haietako
bakoitzak era bateko informazioa ematen baitu.
Ondoren, talde-eztabaidari emango zaio bide, ikasleek uler dezaten grafiko bat (edo oro har, estatistika)
gaizki erabiliz gero, informazioa itxuraldatu eta interes partikularretarako erabil daitekeela.
Azkenik, datu kopuru handi baten grafikoa egingo dute, bai eta datu horiek zer eratan adieraztea komeni
den erabakiko ere. Horrez gain, grafiko horiek azterketen emaitzak azkar, zuzen eta ulertzeko moduan adierazteko aukera ematen
dutela azpimarratu beharko da.
Ikasleek, beren azken txostenean, berotze globalak Bilbon uztaileko gehienezko tenperaturetan izandako
eraginari buruzko ondorioak idatzi beharko dituzte, bai eta estatistikako tresnak erabiliz aztertu eta adierazi dituzten
datuetatik lortutakoak ere.
3. jarduera