Orientabideak
Erantzunak
1. jarduera Joera zentraleko neurriak kalkulatzen (1 saio)
Lehenengo jardueran, ikasleek arretaz entzun beharko dituzte irakaslearen azalpenak. Horrela, oinarrizko
nozio batzuk eskuratuko dituzte joera zentraleko neurriei buruz, bai eta batez bestekoa, mediana eta moda kalkulatzeko moduei
buruz ere.
Jarduera honetan, ikasleek neurri horietako bakoitza kalkulatu beharko dute eskuz, irakasleak emandako
definizioak erabiliz. Aurrera egin aurretik, komeni da guztiek balio berak lortu dituztela egiaztatzea:
Batez bestekoa
| Mediana
| Moda
|
101,4
| 96
| 90
|
Neurri bat edo beste aukeratzeak zer abantaila eta desabantaila dituen ikusteko aukeratu da datu multzo
hau. Kasu honetan, moda 90 da eta bat dator datu multzoko baliorik txikienarekin. Beraz, erraz ikus daiteke balio horrek ez
duela datuen zentroa adierazten. Irakasleen altuerak apropos gehitu dira, muturreko balioek (existitzen badira) batez bestekoan
eragiten dutela ikusteko. Kasu honetan, batez bestekoa kalkulatuz gero, 101,4 cm-ko balioa lortzen da, eta beraz, 25 datuetatik
3 soilik dira hura baino handiagoak, eta gainerako 22ak, hura baino txikiagoak. Horrek esan nahi du neurri horrek ez duela
joera zentrala behar bezala adierazten. Definizioa aztertuz, ikasleak ohartuko dira medianak datuen zentroa adierazten duela
beti.
Ikasleak ohar daitezen batez bestekoa joera zentraleko neurri egokia dela, baldin eta datu multzoan muturreko
baliorik ez badago, jarduera bat egin beharko dute. Jardueran, aurreko neurri berak kalkulatu beharko dituzte, irakasleen
altuerak kontuan hartu gabe. Kasu honetan, moda lehengo bera da (hortaz, zenbakizko datu multzo batean moda erabiltzea ez
dela egokia egiazta daiteke), baina batez bestekoa eta mediana oso antzeko balioak direla ikusten da: 95,35 cm eta 95 cm,
hurrenez hurren. Laburbilduz, joera zentraleko neurriak, bi irakasleen altuerak kontuan hartu gabe, hauek dira:
Batez bestekoa
| Mediana
| Moda
|
95,35
| 95
| 90
|
Ikasleek ondorio horiek idatzi beharko dituzte testu-prozesadorean.