MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
2 de 14
0%

Orientabideak

Orientabide metodologikoak

1. jarduera. Har al daitezke neurriak zenbait modutan? (1 saio)

Sekuentzia hau lantzen hasteko, komeni da ikasleen aurretiazko ezagutzak abiapuntutzat hartzea. Horretarako, beharrezkoa da honelako galderak egitea:

  • Zer esan nahi du neurtzeak?
  • Zenbat luze da zuetako bakoitza?
  • Zer da neurri-unitate bat? Zer neurri-unitate ezagutzen dituzue?
  • Zertarako balio du neurtzeak?

Jarduera hau lantzeko, arbel digitala erabil daiteke, eta erantzunak bertan idatzi. Garrantzitsua da ikasleen aurretiazko ezagutzak azaleratzeko eta finkatzeko aukera ematen duten erantzunak azpimarratzea.

Ondoren, 2 - 4 ikasleko taldeak osatu beharko dira. Talde horiek zenbait objektu aukeratu beharko dituzte, gelako gauza batzuk neurtzeko. Elementu hauek neurtzea proposa diezaiekegu, besteak beste: ikasmahaiak, arbela, leihoak, atea, hormen luzera, zabalera eta altuera, edo irakaslearen altuera. Neurriak hartzeko zer objektu erabil ditzaketen ere proposa diezaiekegu; esate baterako, klarionak, lumatxoak, arkatzak, zapatak, borragomak, zorrozkailuak, zuhaitzetako hostoak edo bururatzen zaiena.

Aukeraketa egin eta gero, neurketak egiten hasiko dira, taula honen laguntzaz: [1. jarduera.zip]. Taulan aldaketak egin daitezke, taldeek zer aukeraketa egin duten.

Garrantzitsua da talde bakoitzak argazkiak ateratzea neurketa-moduei eta horretarako erabili dituen objektuei, jarduera album digital batean dokumentatzeko. Jarduera hori oso erabilgarria izango da ikasleentzat, lagundu egingo baitie amaierako argudiaketak egiten eta prozesuak problema ebazteko zenbateko garrantzia duen ikusten.

Jarduera honetan, neurtu beharreko objektuak aukeratzen eta haiek neurtzen lagundu nahi zaie ikasleei, aholkuak emanez, baina, era berean, beren kaxa jarduten utziz. Izan ere, beren aukera egiten utzi nahi zaie, betiere egingarria dela egiaztatuz; hau da, objektua aukeratutako neurri-unitatea erabiliz neur daitekeela egiaztatuz.

1. jarduera.

2. jarduera. Neurriak hartzen jarraituko dugu (1 saio)

Talde bakoitzak aurreko jardueran lortutako emaitzak aurkeztuko ditu, bere taula erakutsiz.
Ikasleei galdera hauek egin diezazkiekegu, bai eta eztabaida eragin ere:

  • Zer neurri-unitate da egokiena objektu bakoitza neurtzeko?
  • Baliokideak al dira objektu bera neurtu ondoren lortu ditugun neurriak?
  • Zergatik lortu dituzte taldeek neurri desberdinak, objektu bera neurtu arren?
  • Zer egin beharko genuke objektu berak neurtu eta neurri berberak lortu nahiko bagenitu?

Aurreko hausnarketaren ondoren, zeregin bat bete beharko du talde bakoitzak. Taldekide bakoitzaren altuera kalkulatu beharko dute iritzira; hau da, gutxi gorabehera kalkulatu beharko dute zenbat luze den bakoitza, neurketarik egin gabe. Ikasle bakoitzaren altuera unitate ez-konbentzional bat erabiliz kalkulatu beharko dute, lehenik iritzira; esate baterako, zapatatan. Eta ondoren, berriz, metro eta zentimetrotan. Komeni da aurreko jardueran erabilitako unitate ez-konbentzional bera erabiltzea, ezaguna egingo baitzaie.
Hori egin ondoren, aukeratutako neurri-unitatea erabiliz neurtu beharko dute ikaslea, eta gero, flexometroa edo ikasgelako beste materialen bat erabiliz.
Talde bakoitzak taula hau beteko du:

Taldeko kidea

Iritzirako neurria, zapatatan

Iritzirako neurria, metro eta zentimetrotan

Neurria zapatatan

Neurria metrotan

Talde bakoitzak jarduera amaitzen duenean, eztabadaiari emango zaio bide, ikasleek gogoeta egin dezaten eta uler dezaten, argudioak erabiliz, zein den iritzira kalkulatzea eta neurtzea kontzeptuen esanahia, eta zer garrantzi duen neurri-sistema estandarizatu bat edukitzeak.

Gogoeta eragiteko, galdera hauek egin daitezke:

  • Zer da hobea, neurri-unitate ez-konbentzionalak erabiliz pertsona baten altuera iritzira kalkulatzea edo sistema metriko hamartarreko unitateak erabiltzea?
  • Erraza al da neurri-unitate ez-konbentzionalak erabiliz pertsona baten altuera neurtzea edo hobe da sistema metriko hamartarreko unitateak erabiltzea?
  • Neurri-unitateren bat gainerakoak baino hobea izan al da?
  • Zein izan dira bakoitzaren abantailak eta desabantailak?
  • Zer proposatzen da?

Eskatu ikasleei kontzeptu hauek definitzen saiatzeko:

  • Neurri-unitatea
  • Neurria
2. jarduera.

3. jarduera. Multiploak eta azpimultiploak, eta album digital baten sortzea (1 edo 2 saio)

Behin objektuak neurtuta, metroaren multiploak eta azpimultiploak zer diren azalduko zaie ikasleei. Neurtu behar denak zer luzera duen, mutiplo edo azpimultiplo bat erabiltzea komeni dela azalduko diegu. Jarduera bat proposatuko diegu. Bertan, zenbait luzera ageri dira, zenbait multiplo eta azpimultiploren bidez adierazita, ikasleek metrotan adierazi eta ordena ditzaten. Jarduera errepikatu egin daiteke, ikasleek beste luzera eta distantzia batzuk azter ditzaten.

Arbel digitala erabiltzea komeni da, bai multiploak eta azpimultiploak azaltzeko eta aurkezteko, bai unitate-aldaketei buruzko webguneko lana egiteko.

Ondoren, hiru jarduerei buruzko ondorioak eskatuko dizkiegu taldeei, ikasitakoari buruzko hausnarketa egin dezaten.

Bukatzeko, album digital bat sortzea proposatzen zaie. Horretarako, ateratako argazkiak eta egindako taulak Picasa album batean jartzeko eskatuko diegu, eta horrela, taldeek jardueren garapena gune jakin batean partekatzeko aukera izango dute.

Baliabide hau inoiz erabili ez badute, komeni da hura aurkeztea eta albumera argazkiak nola igotzen diren azaltzea komeni da, arbel digitala erabiliz. Hala bada, saio oso bat beharko da album digitala sortu eta amaierako emaitza ikusteko.

3. jarduera.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest