Programazioa
OINARRIZKO GAITASUNAK ETA ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK
Matematikarako gaitasuna
Eduki matematikoak erabiltzea, ikasgelatik kanpo ikasleentzat esanguratsuak diren testuinguruetan: kalkulua,
neurriak, eskalak, datuen interpretazioa, informazioaren erabilera kritikoa…
Hizkuntza naturala hizkuntza sinboliko/formalera itzultzea eta bataren eta bestearen arteko erlazioak ulertzea.
Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna
-
Errealitatea aztertzea, eta inguruko alderdi zenbakarriei buruzko informazioa transmititzea (neurriei buruzkoa).
Iragarpenak eta inferentziak egitea.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
-
Planifikatzea, baliabideak kudeatzea eta emaitzak balioestea, problemak ebaztean edo egoera irekietan.
-
Norberaren gaitasunetan konfiantza izatea, egoera ezezagunei aurre egiteko.
Ikasten ikasteko gaitasuna
-
Gero eta zailtasun handiagoko egoerak ebaztea autonomiaz, pertseberantziaz eta kemenez, eta emaitzak sistematizatzea
eta balioestea, eta haien berri ematea.
-
Ikasketa-prozesuak hitzez adieraztea.
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
ARLOAREN BERARIAZKO GAITASUNAK
Zenbakiak eta kalkulua problemak ebazteko erabiltzea
-
Zenbaki arruntak, zatikiak eta hamartarrak irakurri, idatzi, adierazi, alderatu eta ordenatzea, zenbait testuingurutan.
-
Batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak erabiltzea eguneroko egoeretan, zenbait prozeduraren bidez (algoritmo
idatziak, kalkulagailua, buruzko kalkulua, iritzirako kalkulua).
-
Eguneroko bizitzarekin lotutako problemak interpretatu eta ebaztea, eta zer prozesuri jarraitu diogun eta zer emaitza
lortu ditugun azaltzea eta aurkeztea, ordenan, argi eta argudioak erabiliz.
Espazioa neurtzea eta adieraztea
-
Testuinguru errealetan luzera-magnitudeak zehatz zein iritzira kalkulatzea, zenbait neurri-unitate, haien baliokidetasunak
eta behar diren neurketa-tresnak erabiliz.
-
Talde-lanean parte hartzea, eta jarrera baikorra izatea ikuspegi desberdinak errespetatzeko eta ebazpenak lortzeko.