MATEMATIKA Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
3 de 14
0%

Orientabideak

Erantzunak

1. jarduera. Har al daitezke neurriak zenbait modutan?

Sekuentzia honetan proposatzen diren jarduerak zenbait modutan egin daitezke. Hemen, neurtzeko zenbait objektu proposatzen ditugu, bai eta neurketak egiteko zenbait unitate ere:

Neurtutako objektua

Erabilitako neurri-unitateak

Gutxi gorabeherako neurria

Irakasle-mahaiaren luzera

Klipak

73 klip

Irakasle-mahaiaren luzera

Zapatak

6 zapata

Luisen altuera (lurrean etzanda dagoela)

Klarion berriak

21 klarion berri

Luisen altuera (lurrean etzanda dagoela)

Jolastokiko hostoak

47 hosto

Ikasleek zapatak, klipak, hostoak edo klarionak erabili beharrean, beste objektu batzuk aukera ditzakete, eta gelako leiho bat, ikasmahaiak edo eskura duten edozein objektu edo pertsona neur dezakete. Garrantzitsuena da neurtzeko kontzeptuarekin jolastea eta neurri-unitate unibertsal bat edukitzea zer garrantzitsua den hausnartzea.

2. jarduera. Neurriak hartzen jarraituko dugu (1 saio)

Sekuentzia honetan proposatutako jarduerak soluzio asko izan ditzake.

3. jarduera. Multiploak eta azpimultiploak, eta album digital bat sortzea (1 edo 2 saio)

Jarduera honetarako, garrantzitsua da arbel digitalean multiplo eta azpimultiplo kontzeptuak adieraztea:

Multiploak:

1 dekametro 10 metro dira: 1 dam = 10 m.
1 hektometro 100 metro dira: 1 hm = 100 m.
1 kilometro 1.000 metro dira: 1 km = 1.000 m.
1 miriametro 10.000 metro dira: 1 mam = 10.000 m

Azpimultiploak:

1 dezimetro 0,1 metro dira: 1 dm = 0,1 m. Metro batek 10 dezimetro ditu.
1 zentimetro 0,01 metro dira: 1 cm = 0,01 m. Metroak 100 zentimetro ditu.
1 milimetro 0,001 metro dira: 1 mm = 0,001 m. Metroak 1.000 milimetro ditu.

Azaldu, unitate-aldaketak egiteko, 1 zenbakiari unitateen artean dagoen toki adina zero gehitu eta biderketa edo zatiketa egin behar dela lortzen den zenbakia erabiliz.

Proposatutako jardueraren ebazpena hau da:

 

Luzera multiplo eta azpimultiplotan

Luzera metrotan

Puppy, Guggenheimeko zaintzailea

815 zentimetro

8,15

Bilboko katedrala

22.500 milimetro

22,5

Aitxuri tontorra

155 dekametro

1.550

Tres Mares tontorra

2.175 metro

2.175

Ebro ibaia

930 kilometro

930.000

Bilbotik Cádizerako distantzia

10.580 hektometro

1.058.000

Jarduera errepikatu egin daiteke, ikasleei beste luzera eta distantzia batzuk azter ditzatela eskatuz.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • MATEMATIKA ARLOAREN KOORDINAZIOA: José Orenga
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEA: Nuria de Alva eta José Orenga
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest