INGURUNE Arloa
Ekosistemak: lehorrekoak eta uretakoak
AurkezpenaAztertu, sortu, argitaratu eta partekatu1. jarduera2. jarduera3. jarduera4. jardueraBaliabideak
1 de 7
0%
Aurkibidea
Kredituak
Kredituak
© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEAK: Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez eta Pau Casacuberta
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo

Aurkezpena

Ekosistemak: lehorrekoak eta uretakoak

Gure planetan ezin konta ahala paisaia daude. Haietako bakoitzean, ondo erreparatuz gero, elkarri lotutako izaki eta elementu asko eta askotarikoak aurkituko ditugu. Horri ekosistema deritzogu, baina non hasten eta bukatzen da ekosistema bat? Euria egin ondoko putzuak ekosistematzat har daitezke? Edo eremu handiagoak hartu beharko ditugu? Baso bat, adibidez?

Ikus dezagun gauza garen galdera horiei eta beste batzuei erantzuteko.

Urkiolako natura-parkeko ekosistemak

Iturria: http://www.bizkaia.net/Nekazaritza/urkiola/ florayfauna/ecosistema.asp?Idioma=CA&Tem_Codigo=2918

Lehorreko ekosistemak.

Uretako ekosistemak.

Ekosistemen arteko konparaketa.

Euskadiko ekosistemak.

BALIABIDEAK

Aztertu, sortu, argitaratu eta partekatu

1. jarduera

Lehorreko ekosistemak

Parke birtual batean zehar

Iturria: http://concurso.cnice.mec.es/cnice2006/material033/

Jarduera

Ibili hemen aurkituko duzuen parke birtualean zehar: http://concurso.cnice.mec.es/cnice2006/material033/; jarri sagua erdiko gurutzearen gainean, nahi duzuen noranzkoa aukeratuta.

Era berean, irudia hurbildu edo urrundu egin dezakezue, eskuinaldeko kontrolak erabiliz:

Sakatu pantailaren ezkerraldeko behealdeko laukietan aurkituko dituzuen zazpi enigmen gainean. Lagungarriak izango dira animalia batzuk aurkitzeko eta gehiago jakiteko landare-espezie batzuei buruz.

Parkean zehar ibili ahala, egin zerrenda bat guztien artean. ADEan egin dezakezue, zuen ibilbidean aurkitzen dituzuen elementu biziak eta bizigabeak erabiliz.

Era berean, kontuan hartu elementu batzuk ez direla ikusten irudian, baina balitekeela han egotea. Zuen ustez, zer ikus genezake lurrean, lupa batez begiratuko bagenu? Beste izaki bizidun batzuk edo haien hondarrak egon litezke? Giroak hezea ala lehorra izan behar du? Zuen ustez, zer tenperatura dago leku horretan? Berdina izango da euri asko edo gutxi eginda ere?

Zerrenda zertxobait handitu duzue, ezta? Izaki bizidunak dira aurkitu dituzuen elementu guztiak? Edo bizitzarik gabeko elementuren bat jaso duzue?

Ikusi bideo hau: osagai biotikoak eta abiotikoak zer diren azalduko dizue. Gero, bereizi bi multzo horiek zuen elementuen zerrendan.


FAKTORE BIOTIKOAK ETA ABIOTIKOAK

Iturria: http://www.tubechop.com/watch/103988

HARREMANAK

Ikus irudi hau:

Iturria: http://www.ambientech.org/activitats/castella/la_tierra/el_bosque/bosque.html

Zirkuluetako izaki bizidun guztiak basoan bizi dira, baina ez bakartuta, harremanak baitituzte beren artean. Izaki bizidunek, besteak beste, elikadura-helburuekin izan ditzakete harremanak. Bakoitzak zerbait jaten du bizirik irauteko: batzuek landareak jaten dituzte; animaliak bestetzuek. Horrelako harremanari ‘harreman trofikoa’ deritzo. Izaki bizidun bakoitza, jaten duenaren arabera, zenbait mailatan sartuko dugu. Ikus dezagun:

Ekoizleak: izaki bizidun hauek, eskuarki, argia, ura, karbono dioxidoa eta mineralak baino ez dituzte behar bizitzeko. Ez dute beste izaki bizidunik jaten, eta horregatik esaten diegu ‘ekoizle’. Landareak eta bakterio batzuk multzo honetakoak dira.

Lehen mailako kontsumitzaileak: izaki bizidunok landareak jaten dituzte. Belarjale deritze. Adibideak: zaldia, behia, untxia.

Bigarren mailako kontsumitzaileak: izaki bizidunok belarjaleak jaten dituzte. Haragijale deritze. Batzuek landareak ere jaten dituzte. Adibideak: azeria eta basurdea.

Hirugarren mailako kontsumitzaileak: belarjaleak eta haragijaleak jaten dituzte. Adibideak: arrano beltza eta katamotza.

Nork nor jaten duen ulertzeko, harreman trofikoak diagrama bidez adieraz daitezke. Jandako izakia dago hasieran, eta hura jaten duena ondoren. Adibidez:

Animalien munduan, harreman trofikoaz harrapariaren eta harrapakinaren arteko harremana dela esan daiteke, beti baitago bestea jaten duen animaliaren bat.

Basoan bizi diren izaki bizidunak egunean zehar harremanetan egoten direla ikusiko duzue hurrengo aplikazioan.

Iturria: http://www.ambientech.org/activitats/castella/la_tierra/el_bosque/bosque.html

Egin ariketa hau, kate trofikoaren kontzeptua beste adibide batez berrikusteko:

Joan jarduerara

Izaki bizidunen arteko harreman mota bat ikusi duzue; baina zer gertatzen da argiarekin, urarekin, lurzoruarekin, tenperaturarekin eta bizidunak ez diren gainerako osagaiekin? Zer funtzio betetzen dute ekosisteman? Faktore biotikoen eta abiotikoen arteko loturarik imajina dezakezue? Eta faktore abiotikoen artekorik? Pentsatu, adibidez, animalia batzuek argia behar dutela lekuz aldatzeko eta harrapakinak ikusteko; beste batzuek, berriz, anfibioek adibidez, beroa behar dute beren gorputz-tenperatura erregulatzeko; landareek eguzki-argia erabiltzen dute fotosintesia egiteko, hala nola lurretik xurgatzen dituzten gatz mineralak, elikatu ahal izateko; arrainek uraren beharra dute bizitzeko, baina gainerako izaki bizidunek ere, biririk iraungo badute, hura edan edo xurgatu beharra dute.

Egin hurrengo ariketa, lagungarria izango baita bestelako harremanak kontuan hartzeko: Loturak egin

Faktore biotikoen eta abiotikoen arteko harreman motak aztertu ondoren, loturaren bat egin dezakezue ADIan guztien artean jaso dituzuen osagaien artean? Gogoan izan bai faktore biotikoen arteko harremanak, bai haien eta osagai abiotikoen artekoak.

EKOSISTEMAREN DEFINIZIOA

Orain, definizio hauei esker, hobeto uler dezakezue ekosistemaren kontzeptua:

  1. Ekosistema faktore biotikoak eta abiotikoak eta haien artean sortzen diren mota guztietako harremanak barruan hartzen dituen sistema da.
  2. Osagai bizidunak (animaliak eta landareak) eta bizigabeak (ingurune fisikoa, airea, ura) barruan hartzen dituen sistema da; haien artean hainbat motatako harremanak sortzen dira.
  3. Natura-gune bat okupatzen duten izaki bizidunek eta haien eta bizi diren ingurunearen artean sortzen diren harremanek osatutako sistema da.
  4. Ekosistema batean elementu bizigabeak edo abiotikoak (ura, mineralak, eguzki-argia, klima...) eta elementu bizidunak (landareak, animaliak, bakterioak, algak...) daude, eta elementu horiek guztiek ez ezik, haien artean sortzen diren harremanek, gertatzen den energia-fluxuak eta barruan dauden materialek ere osatzen dute sistema hori.

Ikusten duzuenez, ez dira hitz berak erabiltzen; baina desberdina da definizio bakoitzean esandakoa? Edo definizio guztietan gauza bera esaten da? Irakurri berriz eta konparatu. Kontuan hartu ekosistema bat zehazten duten kontzeptu nagusiak hiru defizioetan agertzen diren ala ez: FAKTORE BIOTIKOAK, FAKTORE ABIOTIKOAK, HARREMANAK.

Zer hitz erabiltzen dira haien sinonimo moduan?

2. jarduera

Uretako ekosistemak

Iturria: goo.gl/WapO8

Badakizue zer osagai eta zer ezaugarri dituzten lehorreko ekosistemek. Antzekoak izango dituzte uretako ekosistemek? Ikus dezagun…

URETAKO EKOSISTEMAK

Denek dakizue ezinezkoa izango litzatekeela Lurrean gaur egun bezala bizitzea urik izan gabe. Gaur egun, neurri handiagoan ala txikiagoan, eta izaki bizidunak bizi diren ekosistema edozein izanda ere, ura funtsezko elementua da haiek guztiak garatzeko. Uretako ekosistemek, beraz, berebiziko garrantzia dute, eta, normalean, askotariko animalia- eta landare-espezie asko bizi dira haietan.

Uretako ekosistemetan, bi mota handi daude: itsasoko ekosistemak eta ur gezako ekosistemak.

Itsasoko ekosistemetan ozeanoak, itsasoak, padurak... daude; guztiak ere leku zoragarriak bizitza garatzeko.

Ekosistema guztietan bezala, itsasoan ere, alde batetik, faktore biotikoak daude (hartan bizi diren izaki bizidunak); eta, bestetik, faktore abiotikoak, hala nola gatza eta oxigeno disolbatua (izaki bizidunek arnasten dutena). Itsasoko zorua ere garrantzitsua da; izan ere, izaki bizidun batzuk hartatik mugitzen dira (itsas kurkuiluak, adibidez), edo hartan finkatuta bizi dira (koralak, adibidez). Era berean, ezin ditugu ahaztu beste faktore batzuk: tenperatura, itsaslasterrak, argia...

Ikusi itsasoko argazkien aurkezpen hau, baina ez erreparatu soilik animaliei; gogoan izan asko eta askotarikoak direla ekosistema hori osatzen duten faktoreak.

Iturria: http://youtu.be/7Rb1mmpAVys

Ur gezako ekosistemetan ibaiak, aintzirak, urmaelak, laku artifizialak, urtegiak... daude. Askotariko arrainez gain, anfibio asko izaten dira haietan, eta landaredia ere oso garrantzi handikoa da, ugaria izaten baita; gainera, espezie batzuk noizean behin egoten dira ekosistema horietan, janari edo erruteko leku bila.

Bestalde, http://portal.perueduca.edu.pe/modulos/r_ecosistemas/ecosistemas.html gunean sartzen bazarete, ur gezako ekosistema baten animazioa ikusi ahal izango duzue.

Erreparatu goialdeko barra grisari: klik egiten baduzue erdiko botoi berdean, sarrera gainditu eta zuzenean joango zarete “ekosistema” hegalera; Apotxo ezagutuko duzue hor.

Jarduera

Ikusi nolakoa den Apotxo bizi den ingurunea, eta bereizi izaki bizidunak eta osagai bizigabeak. Taldeka, osatu taula ecosistemaactuatico_act1.zip (.odt) artxiboan, aurkituko dituzuen faktore biotikoak eta abiotikoak erabiliz.

Orain, Apotxo bizi den ekosisteman dauden harremanak aztertzeko, ikusi “Harremanak” atala. Sartu berriz http://portal.perueduca.edu.pe/modulos/r_ecosistemas/ecosistemas.html helbidean, klik egin orain “harremanak” erlaitzean, eta gero “ekosistemako populazioen arteko oinarrizko harremanak” izeneko aukeran, irudi honetan ikusten den bezala:

Orain, itzuli zuen artxibora eta saiatu harremanen taula osatzen. Faktore abiotiko eta faktore biotiko gisa bereizi dituzuen bi elementu aukeratu beharko dituzue, eta esaldi batean haien arteko harremana deskribatu beharko duzue. Adibidez, zuen taulan hauek dauzkazue:

Faktore abiotikoak

Faktore biotikoak

Ura

Algak

Eguzkia

Intsektuen larbak

Orduan, bizpahiru elementu aukeratu eta “Harremanak” taulan horrelako zerbait idatzi:

Harremanak

  • Algek Eguzkiaren argia behar dute bizitzeko.
  • Intsektuen larbek algak jaten dituzte.
  • Algak eta intsektuen larbak uretan bizi dira.

Azaldu ikaskideei ADIaren bidez zer harreman aurkitu dituzuen. Beste taldeek beste harreman batzuk aipatu dituzte? Zuzenak dira? Bereizi duzue bestelako harremanik elikadura-harremanaz gain?

Gehiago jakiteko

Itsasoko biztanle harrigarrietako batzuk ikusi nahi badituzue, nabigatu ozeanoetan barrena Jacques Perrin eta Jacques Cluzauden “Oceans” dokumentalaren web-orri honen bidez eta, aukera baduzue, ikusi dokumental osoa; ziur ondo pasatzen duzuela!

http://www.oceans-lefilm.com/

Voir le site → behealdeko barra→ Bideoak

3. jarduera

Ekosistemen arteko konparaketa

Gogoan izan ekosistema bat, uretakoa edo lehorrekoa izanda ere, faktore biotikoek, abiotikoek eta haien artean sortutako (mota guztietako) harremanek osatzen duten sistema dela. Orduan… zer dute desberdin uretako ekosistemek eta lehorrekoek?

Jarduera honetan, haien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuko ditugu.


Planetan askotariko ingurune asko eta asko daude eta, horrenbestez, ezin konta ahala ekosistema egon daitezke. Hala ere, bi multzo handi bereiz ditzakegu: alde batetik, aireko eta lehorreko ekosistemak; bestetik, uretakoak. Organismoak zer ingurunetan bizi diren (airean, uretan edo lehorrean), ingurune horren araberako ezaugarriak izango ditu ekosistema horietako bakoitzak.

Ura airea baino motelago berotzen eta hozten da; hortaz, ingurune urtarretan tenperaturak askoz gutxiago aldatzen dira lehorreko inguruneetan baino, lehorrean muturreko egoerak egon baitaitezke (sumendiak eta poloak, adibidez). Are gehiago, ekosistema berean tenperatura asko alda daiteke egunean zehar, basamortuetan gertatzen den bezala, haietan eguneko tenperatura-bitartea handia baita.

Argia egotea da beste desberdintasun handi bat, nahiko konstantea baita lehorreko inguruneetan, baina oso aldagarria uretakoetan (zenbat eta sakonago, orduan eta argi gutxiago). Itsasoko inguruneetan, gazitasuna faktore abiotiko garrantzitsua da.

Izaki bizidun guztiak ingurune guztietan bizi litezke? Harreman berak sortzen dira ekosistema mota bateko izaki bizidunen artean eta beste batekoen artean?

Jarduera

Taldeka, konparatu denon artean lehorreko ekosistema bat deskribatzeko egin duzuen faktore biotikoen eta abiotikoen taula uretako ekosistema deskribatzeko lortu dituzuen taulekin.

Kontuan hartu:

  • Desberdinak dira zutabe bakoitzean jarrita dauzkazuen elementuak?
  • Zer ingurunetan bizi dira organismoak? Uretan, lehorrean, bietan beharbada?
  • Inguruneko tenperatura aldagarria ala egonkorra da kasu batean eta bestean?
  • Zein izango da argiaren intentsitatea?
  • Lehorreko ekosistemako izaki bizidunak uretako ekosisteman bizi ahal izango dira? Eta uretako ekosistemako izaki bizidunek bizirik iraungo lukete lehorreko ekosistema batean?
  • Eta izaki bizidunen arteko harremanak desberdinak dira ekosistemaren arabera? Antzekotasunik ikusten duzue?

Galdera horiei emandako erantzunak baliatuta, egin arbel digitalean aurkitu dituzuen antzekotasunen eta desberdintasunen zerrenda. Adibidez:

ANTZEKOTASUNAK

DESBERDINTASUNAK

Faktore biotikoak eta abiotikoak daude bi ekosistema-motetan.

Desberdina da ur-baliagarritasuna.

Irakurri berriz ekosistemaren definizioa. Zuen ustez, kasu bietan betetzen dira aipatzen diren elementuak?

Orain hobeto ezagutzen dituzue lehorreko ekosistemak eta uretakoak; egin ariketa hauek, haiek hobeto konparatzeko:

Sartu hurrengo ariketa honetan, eta adierazi proposamenak egia ala gezurra diren.

Hurrengo ariketan faktore biotiko eta abiotiko batzuk aurkituko dituzue. Aukeratu zein egon litezkeen lehorreko ekosistema batean, zein uretako batean eta zein bi ekosistema mota horietan.

Jarduera hau amaitutakoan, honako hau egiaztatu ahal izan duzue:

Bai lehorreko ekosistemetan bai uretakoetan faktore biotikoak eta abiotikoak daude, baina, ingurune mota bakoitzaren ezaugarriak direla eta, desberdinak izan daitezke faktore horiek eta haien arteko harremanak; horrenbestez, askotariko ekosistemak sortzen dira.

4. jarduera

Euskadiko ekosistemak

Eskemak eta marrazkiak erabiliz aztertu ditugu ekosistemak. Nolakoak ote dira benetako inguruneak?

Euskal Herrian askotariko ekosistemak daude: itsasoaren eta mendien artean dago kokatuta; eta, horrenbestez, uretako eta lehorreko ekosistemak daude, bai eta ur gezako edo gaziko ekosistema mistoak ere (padurak eta hezeguneak, adibidez).

Urkiolako Parke Nazionaleko ekosistema batzuk ikertzea eta haietako elementuak bereiztea proposatzen dizuegu.

Urkiolako natura-parkearen kokapena

Iturria: http://www.bizkaia.net/Nekazaritza/urkiola/introduccion/llegar.asp?Idioma=CA&Tem_Codigo=2915

Jarduera

Egin lauzpabost kideko lau talde. Talde bakoitzak Urkiolako Parke Nazionaleko ekosistema hauetako bat landuko du:

1. taldea

Pagadia

2. taldea

Artadia

3. taldea

Larredia

4. taldea

Harkaiztia

Erreparatu irudiari eta irakurri arretaz egokitu zaizuen ekosistemaren deskribapena. Erabili testu-prozesadoreko nabarmengailua deritzon tresna, gutxienez aipatzen diren 5 elementu biotiko eta 3 abiotiko eta haien arteko harremanak bereizteko. Kolore desberdina erabil dezakezue kasu bakoitzerako. Adibidez:

Ziur aski ondo bereiz dezakezue zer kolore erabili den faktore biotikoak nabarmentzeko, zer kolore faktore abiotikoak nabarmentzeko eta zer kolore harremanak adierazteko, ezta?. Bada, egin hori bera zuen testuan.

Bestalde, 2. jardueran taula bat egin duzue uretako ekosistema deskribatzeko; orain, informazioa kontzeptu-mapa batean antolatuko duzue, aurkitu dituzuen elementu guztiak eta haien artean dauden harremanak adierazteko.

Zer da kontzeptu-mapa?

Eskema batean funtsezkoak diren kontzeptuak edo hitzak antolatzeko eta haien artean loturak egiteko modu bat da. Adibidez, “Haritzen adarretan egiten dute habia hontzek” esaldia honela adieraz daiteke kontzeptu-mapa batean:

Ohartu gako-hitzak (‘hontza’ eta ‘haritza’) lauki desberdinetan daudela. Gezi bat hontz hitzetik ateratzen da haritz hitzera iritsi arte, eta bi hitz horiek erlazionatuta daudela adierazten du. Gainera, geziaren erdiko “adarretan egiten dute habia’ testuak erlazio, harreman hori nolakoa den azaltzen digu.

Kontzeptu-mapak oso tresna baliagarria dira grafikoki azaltzeko bai testu batean dauden kontzeptu garrantzitsuenak, bai haien artean dauden erlazioak.

Ausartuko zarete zeuen kontzeptu-mapak sortzera? Aurrera!

Cmap Tool programa erabiliko dugu, kontzeptu-mapak sortzeko baitago bereziki prestatuta; asko erraztuko dizue lana.

Ordenagailuan oraindik instalatu gabe badaukazue, edo laguntza behar baduzue erabiltzen hasteko, kontuan hartu tutorial honetan aurkituko dituzuen jarraibideak: Cmap Tool para alumnos.

Amaitzeko, proiektatu zuen kontzeptu-mapak arbel digitalean, eta konparatu. Badago elementu komunik? Antzekoak dira sortzen diren harremanak? Zer elementu dira desberdin?

Baliabideak

IKT baliabide hauek erabiliko dituzu sekuentzia didaktiko honetan lan egiteko:

Kontzeptu-mapak egiteko programa

Web-erreferentziak

Bideoak eta animazioak

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Baliabideak

IKT baliabide hauek erabiliko dituzu sekuentzia didaktiko honetan lan egiteko:

Kontzeptu-mapak egiteko programa

Web-erreferentziak

Bideoak eta animazioak

Ikasleentzako Cmap Tools

Egin klik irudian, aurrera egiteko: