Nahasteak ikasten hasi baino lehen, atzo jandakoaz pentsatzea proposatzen dizuegu. Jangai guztien zerrenda
egin behar duzue. Garrantzitsua da zehaztea zer jan zenuten gosarian, zer bazkarian, zer askarian eta zer afarian. Ez baduzue
otordu horietakoren bat egin, pentsatu otordu guztiak egin zenituzten beste egun batez. Garrantzitsua da dena idatziz jasotzea,
are edan zenutena ere; ez ahaztu ezer!
Deskargatu taula hau (taula.zip)
eta erabili galdera hauek taula osatzeko gida moduan:
Gosaria:
- Esne hutsa edan zenuten, ala kakaoarekin?
- Azukrea, eztia ala edulkoratzailea gehitu zenuten?
- Ogi zuria, integrala, txigortua ala galletak jan zenituzten?
- Eta fruta-entsalada bat ala zuku bat?
Eta bazkarian?
Zehaztu gogoratzen dituzuen osagai guztiak. Ez badakizue nola prestatu zuten jatekoa, galdetu
kide edo heldu bati, bai eta, ahal baduzue, hura prestatu zuenari ere. Argitu gatza, olioa, ozpina edo ongailuren bat gehitu
zuen, eta erregistratu dena.
Egin gauza bera askariarekin eta afariarekin.
Amaitutakoan, eduki zerrenda gordeta minutu batzuetan; gero berriz erabiliko duzue galdera batzuei erantzuteko.
Demagun, orain, zuen taulan hauek eta gisako elikagaiak daudela:
Gosaria |
Edaria:
Kakaoa esnearekin
| Osagaiak:
-
Kakaoa
-
Esnea
-
Azukrea
|
Bazkaria:
Galleta gozoak
| Osagaiak:
-
Irina
-
Azukrea
|
Pentsatu une batez gosariari buruz… Kakao-hautsa erabili duzue? Nola egin zenuten? Kakaoa katiluan jarri,
esnea bota eta gero azukrea gehitu zenuten? Eta, ziur aski, dena oso ondo nahasiko zenuten koilara batez! Orain pentsatu…
Zenbat osagai zituen zuen edariak? Edan bitartean, esnea edo azukrea ikusten edo bereizten zenuten? Ez, ezta?
Bazkaria |
Edaria:
Ur minerala
| Osagaiak:
-
Ura
|
Hasierakoa
Entsalada
| Osagaiak:
- Tomateak
- Piper berdeak
- Tipulak
- Zainzuriak
- Oliba-olioa
- Ozpina
- Gatza
|
Lehen platera:
Makarroiak carbonara erara
| Osagaiak:
- Makarroiak
- Hirugiharra
- Gatza
- Esnegaina
- Oreganoa
|
Bigarren platera:
Txekorra plantxan egina patata frijituekin |
Osagaiak:
- Txekorra
- Gatza
- Perrexila
- Patatak
|
Postrea:
Esne merengetua
(ikus erantsitako errezeta hau.)
| Osagaiak:
- Esnea
- Azukrea
- Kanela
- Limoia
- Arrautza
|
Entsaladaz pentsatzen baduzue, ordea, zer eta zenbat izango dira osagaiak? Ikus dezagun... tomateak,
piperrak, tipulak, zainzuriak, olioa, ozpina eta gatza; hau da, zazpi osagai. Baina haietatik zenbat bereiz ditzakezue? Ziur
aski, tomateak, piperra, tipulak eta zainzuriak baino ez, gatzozpinak (hau da, olioa, ozpina eta gatza) oso ondo integratuta
daudelako beste elementuekin.
Gosarian hartutako kakaoa nahiz bazkarian jandako entsalada nahasteak baitira.
Eta, orduan, zer da nahastea?
Bada, batuta dauden bi osagai edo substantzia, edo bi baino gehiago. Jakina, berehala konturatu
zarete: oso nahaste desberdinak dira!
Entsaladan, osagaietako batzuk begi hutsez bereiz edo ikus ditzakezue: nahaste heterogeneoa
da (“hetero” hitzak “desberdina” esan nahi du, nahastearen itxura eta osaera ez baitira berdinak nahaste osoan). Nahaste
heterogeneoetan osagaiak begi hutsez edo mikroskopio optikoa erabiliz bereizten dira.
-
Kakaoarekin nahasitako esnearen kasuan, berriz, osagaiak ezin dira begi hutsez bereizi (badituela jakin
arren), eta osagai guztiak substantzia bakarra balira bezala ikusten dituzue. Oraingo honetan, nahastea homogeneoa
da (“ homo” hitzak “berdina” esan nahi du), alde guztietan itxura eta osaera bera duelako, eta osagaiak ezin ditugulako
bereizi ez begi hutsez, ez mikroskopio optikoa erabiliz.
Egin ariketa hau, nahaste homogeneoak, heterogeneoak eta substantzia puruak bereizteko: Nahaste motak