INGURUNE Arloa
Nahasteen bereizketa
4. jarduera
7 de 8
0%

4. jarduera

Destilazio bakunerako prozedura azaltzeko kontaketa diseinatzea eta prestatzea. Egindako saiakuntzen azalpena

Orain badakizue nola destilatzen den; hortaz, jarduera amaitzeko, bideo hauei soinua jartzea proposatzen dizuegu, zuen azalpenarekin aberasteko.

Bideo baten lokuzioa egiten Jing programa erabiliz

Jarduera

Bi bideoren lokuzioa egingo dugu.

Batean, destilaziorako gailuen prestatze-lana ikus dezakegu:

http://youtu.be/ndbPc_2LKrY

Bestean, destilazioa bera gauzatzeko zer urrats egin behar diren azaltzen da:

http://youtu.be/2lTY_Se7o04

Talde bakoitzak bi bideoetako baten ardura hartuko du.

Zer bideo egokitu zaizuen jakin ondoren, ikusi arretaz eta egin denon artean ikusten ari zaretena deskribatzeko kontaketa bat. Ziurtatu hauek guztiak jasotzen dituzuela:

Prestatze-lanen bideoan:

  • Zer material dira beharrezko saiakuntza egiteko?

  • Nola egiten da destilagailua?

Destilazioaren bideoan:

  • Zertan oinarritzen da prozedura hau?

  • Zein dira urratsak?

  • Zer lortzen da saiakuntza amaitutakoan?

Idatzi gidoia, eta errepasatu, bideoak ikusi bitartean denborak praktikatzeko. Bideoa pausatzeko uneak adieraz ditzakezue gidoian; edo eten bat egin zuen kontaketan

Bideoaren gidoiaz ados jarri ondoren, grabatzera!

Jing izeneko programa bat erabiliko duzue bideoaren lokuzioa grabatzeko.

Ordenagailuan oraindik instalatu gabe baduzue, helbide honetatik deskarga dezakezue:http://www.jingproject.com

Kontsultatu ikasleentzako Jing tutoriala: programa erabiltzeko jakin behar duzuen guztia ikasiko duzue zortzi urratsetan.

Taldeetako bakoitzak ikaskideen aurrean aurkeztu beharko du egin duen bideoa, iragazketa eta dekantazioa lantzean egindakoekin batera.

Beste taldeen bideoak ikusi bitartean, osatu “koebaluazioa” egiteko orri hau..

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Jing tutoriala

Egin klik irudian, aurrera egiteko:

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEAK: Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez eta Miguel Poza
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest