INGURUNE Arloa
Irakasleentzako gida
Orientabideak
4 de 17
0%

Orientabideak

ORIENTABIDE METODOLOGIKOAK

3. jarduera. Nahaste homogeneoak bereizteko metodoak: lurrunketa eta destilazioa (saio bat)

Hirugarren jarduera honen xedea da ikasleek jakitea zer diren nahasteak bereizteko lurrunketa- eta destilazio-metodoak.
Horretarako, hemen dagoen animazioa aurkeztuko zaie: http://portal.perueduca.edu.pe/modulos/m_soluciones/laboratorio_hidratantes2.swf

Nahaste homogeneoak lurrunketa bidez bereiztean, likidoen ezaugarri hau “baliatzen” da: berotu eta tenperatura jakin batera iristean, irakiten hasten dira, eta lurrun bihurtzen. Likido- eta solido-nahaste baten tenperatura igotzen denean (animazioan, ura eta azukrea daude nahasita), ura lurrundu eta solidoa ontzian geratzen da. Horrela, nahastearen osagaiak bereizi egiten dira. Nahaste baten osagai likidoaren lurrunketa bidezko bereizte-metodo horri esker lortzen dira solidoak.

Komeni da eguneroko egoerak baliatzea, ikasleek prozesu horiek bereiz ditzaten, normalean oharkabean joaten baitira; zopa edo eltzekoa elkarren segidako hiru egunetan jatea izan daiteke adibide bat. Nork bere esperientzia oinarritzat hartuta, esango dute elikagai hori gero eta zaporetsuago eta gaziago bihurtzen dela. Izan ere, hurrenez hurrengo beroketek prestatutakoaren kontzentrazioa handitzen dute.

Garrantzitsua da ikasleei eskatzea esateko zer gertatuko litzatekeen zopa mugarik gabe berotu eta lurrunduko balitz, azkenean solutu-kristalak eratuko liratekeelako ondorioa atera dezaten (animazioan ikusi zuten bezala).

Lurrunketa irakitean baino gertatzen ez delako ideia ez zabaltzeko, esperimentu erraz bat egiteko esan dakieke ikasleei: urez betetako edalontzi bat giroko tenperaturan utzi behar dute zenbait egunetan, eta likidoaren maila marka batez adierazi. Horrela, argi geratuko da uraren maila jaitsi egiten dela.

Azalpena hau da: irakitea ur-masa guztiari gertatzen zaion fenomeno bat da, baldin eta ura berotu egiten bada, eta 100 ºC-tik hurbil gertatzen da. Irakiteak lurrunketaren abiadura handitzen du; horregatik, prozesua azkartu egiten da likidoa berotzean.

Lurrunketa, berriz, likidoaren azalean zertzen da, eta giroko tenperaturan gerta daiteke. Egoera-aldaketaren abiadura lurrunketa-azaleraren neurriaren araberakoa da. Azalera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta azkarrago gertatzen da lurrunketa.

Abiaduraren eta lurrunketa-azaleraren arteko lotura hori argi ikusteko, beste esperientzia erraz bat egiteko esan dakieke ikasleei: ur-kantitate bera jarri behar da bi ontzitan (bata, aho meharrekoa; aho zabalagokoa, bestea). Bietan ur-maila markatu behar da, eta egunero kontrolatu zer aldaketa gertatzen diren bi ontzietan. Jardueraren bigarren zatian, destilazio bakun bidezko bereizketa-metodoa aurkezten zaie ikasleei. Xedea da haiek ulertzea badaudela nahaste homogeneoak bereizteko modu batzuk, hasierako osagaiak berreskuratzeko aukera ematen dutenak.
Destilazioa nahaste baten osagai likidoa osagai solidotik bereizteko erabiltzen da (adibidez, ura eta gatza). Tenperatura desberdinetan irakiten duten bi likidoren soluzioa bereizteko ere erabiltzen da (adibidez, uraren eta alkoholaren arteko soluzioa).
 
Azkenik, eta modu eskematikoan, nahasteak bereizteko beste metodo batzuk aurkezten zaizkie ikasleei, irakasleak modu osagarrian erabil ditzan; adibidez, zentrifugazioa eta kromatografia.

Zentrifugazioa objektuen mugimendu-desberdintasunarekin erlaziona dezake, auto batek bihurgune bat hartzean, edo barraketako atrakzio bateko sentsazioekin; eta uren azterketan erabiltzen dela esan dezake.

Kromatografiari oso modu orokorrean heldu behar zaio, eta disolbatzaile batek nahaste baten osagaiak arrastatzean haiek hartzen dituzten abiaduretan oinarritzen da. Elikagaien azterketarekin edo poliziaren faltsutze-probekin erlaziona daiteke.

Iradokizunak:
Aukera badago, komeni da destilazio bat egitea ikastetxeko laborategian. Irakasleak egin lezake, urrats bakoitza azalduta, eta ikasleek bideoetan egin behar dituzten lokuzioak gauzatu aurretik. Egiten den bitartean, ikasleak gidatu egingo dira, hauek eta gisako galderak eginez: Zergatik berotzen da ura irakiten hasi arte? Zer bide egiten du lurrunak? Zertarako erabiltzen da hozte-hodia? Zer lortzen da prezipitatu-ontzian?

Komeni da azpimarratzea ura irakin ondorengo lurruna kondentsatu egiten dela hozte-hodian, bertako horma hotza ukitutakoan, eta erlenmeyer edo prezipitatu-ontzian erortzen dela azkenean.

Ikasleei esango zaie ura guztiz lurrundu ondoren baloian geratzen diren hondakinei erreparatzeko. Gero, hipotesiak egin daitezke ontzian bildutako likidoaren ezaugarriei buruz. Ura edateko eta beste ikaskideei zer gustu duen esateko eskatuko zaio ikasle bati. Komeni da ikasleek prozedura eta esperimentuaren emaitza karpetetan edo koadernoetan jasotzea.

Ezin bada destilaziorik egin, petrolioaren destilazioaren eskema orokorra plantea daiteke. Lehendabizi, nahastea zer den esan beharko litzateke, petrolioa nahaste bat dela argituz; ondoren, oro har, destilazio-prozesua azalduko litzateke:  http://es.wikipedia.org/wiki/Destilaci%C3%B3n_del_petr%C3%B3leo

Joan 3. jarduerara.

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEAK: Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez eta Miguel Poza
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest