1. jarduera. 2. zatia.
Nahaste motak: soluzioak
Erreparatu berriz ere entsaladari: zazpi osagai ditu, baina lau baino ezin dituzue bereizi (tomateak, piperrak,
tipula eta zainzuriak), ezta? Orduan esaten dugu nahaste horretan lau zati edo fase bereizten direla. Kakaoarekin
nahasitako esnearen kasuan, berriz, osagaiak hiru dira (esnea, kakaoa eta azukrea), baina bat bakarra direla ematen du; hau
da fase bat baino ez dugu ikusten. Bereiz dezakegun osagai bakoitzari esaten diogu nahastearen fasea. Zer ondoriozta
dezakezue orduan? Bada, nahaste homogeneoetan fase bakarra dagoela. Horrelako nahasteei soluzio ere esaten zaie.
Soluzioak, besteak beste, bi likido edo gehiago nahasiz, likidoak solidoekin nahasiz eta gasak nahasiz
lor daitezke.
Kakaoarekin nahasitako esnearen kasuan, azukrea bota ondoren ezin duzue ikusi, ezta? Soluzioetan, soluzioko
kantitate txikieneko substantziari solutu esaten zaio; behin integratu ondoren, badirudi “desagertu” egiten
dela, solutua disolbatu egiten delako.
Soluzioko kantitate handieneko substantziari, berriz, disolbatzaile esaten zaio. Kakaoaren
eta esnearen arteko nahastean, esnea da disolbatzailea.
Iturria: http://estudios-quimicos.blogspot.com/
2010_06_01_archive.html
Jarduera – bigarren zatia
Proposatu dizuegun adibidean, kakao-esneaz eta entsaladaz gain, beste elikagai batzuk ere aipatu ditugu:
makarroiak, esne merengatua eta ur minerala. Zer dira: nahasteak, substantzia bakarra? Zergatik?
Hitz egin zuen artean eta erabaki. Nahasteak direla uste baduzue, eztabaidatu nahaste horiek homogeneoak
ala heterogeneoak diren, eta zergatik.
Gogoan duzue lehen egin duzuen elikagaien zerrenda? Bada, orain beste bi zutabe jarri beharko dituzue taula
horretan, honako hauek adierazteko:
Ikusi osagairen bat falta zaizuen osagaien zerrendan.
Ulertzen duzue orain zergatik zen hain garrantzitsua jatekoa prestatu zuenari galdetzea? Horrela baino
ezingo duzue jakin zenbat osagai zeuden hartan!
Zuen taulan zutabe gehiago jartzeko, egin hauek:
Jarri kurtsorea taulako azken zutabean.
Aukeratu Taula menua; gero Txertatu; eta, azkenik, Zutabeak.
Taula prest daukazue osatzen jarraitzeko!
Taula osatu ondoren, egin ariketa hau eta ikusi zuek egindako taula zuzena den erantzunak kontuan hartuta:
Aukeratu.