INGURUNE Arloa
Nahasteen bereizketa
3. jarduera
6 de 8
0%

3. jarduera

Nahaste homogeneoak bereizteko metodoak: lurrunketa eta destilazioa

Sartu animazio honetan, lurrunketa zertan datzan jakiteko:

Egin klik Lurrunketa aukeran eta ikusi zer gertatzen den.

Erne egon zarete? Bertan azaltzen da badagoela lurrunketa izeneko metodo bat nahaste homogeneoak bereizteko, likidoen ezaugarri bat “baliatzea” oinarritzat duena: tenperatura jakin batean berotzen direnean, irakiten hasi eta lurrun bihurtzen dira. Horrenbestez, likido baten eta solido baten nahastearen tenperatura igotzen denean (animazioan, ur- eta azukre-nahastearenarena), ura lurrundu egiten da; ez, ordea, azukrea, ontzian geratzen baita.

Likido osoa lurrundu ondoren, berriz lor dezakezue azukrea. Horrela, nahastearen osagaiak bereizi egiten dira. Nahaste baten osagai likidoaren lurrunketaren bidezko bereizketa-metodo honi esker, solidoak lortzen dira.

Prozesua oso zaila dela pentsa dezakezue, baina etxean zopa prestatu eta zenbait egunetan jaten duzuenean gauzatzen da. Zer gertatzen da zoparen zaporearekin berotzen duzuen bakoitzean? Ziur aski, ohartuko zineten zaporetsuago (edo gaziago) dagoela; izan ere, berotzen duzuen bakoitzean, likidoa soilik lurruntzen da, baina gatza eta beste ongailu solidoak ontzian gelditzen dira eta, horregatik, zopa gero eta gehiago gazitzen eta loditzen da.

Ura lurruntzen jarraitzen baduzue, azkenean, zopako gatza eta solidoak (pasta, barazkiak...) lortuko dituzue, animazioaren adibidean azukrearekin gertatu bezala.

Orain, pentsatu: zer gertatzen da ez baduzue berotzen likidoa? Lurrunketa gerta daiteke nolanahi ere? Jakin nahi baduzue, egin oso esperimentu erraz hau:

Hartu edalontzi bat eta bete urez erdiraino. Egin marra bat markagailu ezabaezin batez, likidoa noraino iristen den adierazteko. Utzi edalontzia giroko tenperaturan (sukaldeko lekuren bat izan daiteke).

Egun batzuen buruan, begiratu likidoa egindako marraren maila berean dagoen. Bai? Ez? Zuen ustez, zer gertatu da?

Hori ere lurrunketa da! Ziur aski, ura irakite-puntura iristen denean soilik lurruntzen dela pentsatu duzue. Baina ez beti!

Irakitea ur-masa guztiari gertatzen zaion fenomeno bat da, baldin eta ura berotu egiten bada, eta 100 ºC-tik hurbil gertatzen da. Irakiteak lurrunketaren abiadura handitzen du; horregatik, prozesua azkartu egiten da likidoa berotzean.

Lurrunketa, berriz, likidoaren azalean zertzen da, eta giroko tenperaturan gerta daiteke. Zer abiadurarekin? Lurrunketa-azaleraren arabera. Likidoa ontzi batean badago, haren azalera zenbat eta handiagoa izan, orduan eta azkarrago lurrunduko da.

Egiaztatzeko, esperimentu erraz bat egin dezakezue bi ontzitan ur-kantitate bera jarrita: ontzi baten ahoa zabalagoa izango da bestearena baino, eta bietan uraren maila markatu beharko da. Begiratu egunero aldaketarik izan den eta idatzi zer gertatu den.


Ulertu dugu zer den lurrunketa. Zer gertatzen da solidoa soilik lortu beharrean, likidoa eskuratu nahi baduzue? Bada, lurruna nolabait berreskuratu beharko dela.

Destilazioa da hori egiteko metodoetako bat.

Ikus dezagun zertan datzan.

Zer kasutan erabil dezakezue destilazioa?

Osagai likidoa osagai solidotik bereizteko balio du metodo honek; adibidez, ur- eta gatz-nahaste batean erabil daiteke. Tenperatura desberdinetan dirakiten bi likidoren soluzioak bereizteko ere erabiltzen da; uraren eta alkoholarena, adibidez.

Antzinako alkimista bere laborategian.

Destilazioa, kimika arrunteko beste jardunbide asko bezala, alkimisten asmakizuna da.

Dirudienez, prozesua azaltzeko eskema hau eta gisakoak K.a. 300. urtetik dira ezagunak.

Iturria: http://saberparacomerlosdestilados.blogspot.com/
2008/05/historia-de-la-destilacion.html

Ikus bideo honetan ardoaren destilazio-saiakuntza bat:

>

http://www.tubechop.com/watch/98972

Nola funtzionatzen du destilazioak?

Destilazio bakuna

Ura eta solutu bat (edozein) disolbatzen direnean, nahastea sutan ere erabil daitekeen ontzi batean jartzen da.

Irudian baloi bat ikus dezakezue, azpian pizgailu bat jarrita daukana. Nahastea berotzean, ura lurrundu egiten da, baina solutua ez, lurrunketaren animazioan ikusi duzuen bezala: http://portal.perueduca.edu.pe/modulos/m_soluciones/laboratorio_hidratantes2.swf

Oraingoan, lurruna, giroan “galtzen” utzi beharrean, hozteko gailua deritzon aparatu batean hozten da (aparatuak bi hodi ditu; bata bestearen barruan dago). Barneko hoditik ur-lurruna pasatzen da, eta kanpokotik ur hotza. Lurruna, hoztutakoan, kondentsatu egiten da, eta haren egoera aldatzen; horren ondorioz, ur likido bihurtzen da, eta beste ontzi batean berreskuratzen. Horrenbestez, nahastea bereiz dezakezue, eta osagai likidoa (ura) berreskuratu; solidoa (gatza), berriz, hasierako ontzian geratuko da.

Hemendik egokitutako irudia: http://fraymachete-fq.blogspot.com/ 2008/11/destilacin-simple_13.html

Azken jarduera egin baino lehen, kontsultatu aurkezpen honetan nahasteak bereizteko beste metodo batzuk eta osatu jarduera hau: Lotu.

Gehiago jakiteko

Laguntza

Laguntza
  1. Ezker menua (goitik beherako ordena): sekuentziaren orri nagusiaren ikurra (home), iturriaren tamainaren ikurra, inpresio ikurra, laguntzarako sarrera ikurra eta edukinaren aurkibidearen ikurra.
  2. Materialaren izena barra eta sekzio aktualaren izenburua.
  3. Nabigazio geziak (hurrengo edo aurreko orrialdea).
  4. Edukinarentzako hutsunea.

Autor:

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipisicing elit, sed do eiusmod tempor incididunt ut labore et dolore magna aliqua. Ut enim ad minim veniam, quis nostrud exercitation ullamco laboris nisi ut aliquip ex ea commodo consequat. Duis aute irure dolor in reprehenderit in voluptate velit esse cillum dolore eu fugiat nulla pariatur. Excepteur sint occaecat cupidatat non proident, sunt in culpa qui officia deserunt mollit anim id est laborum.

Kredituak

© Itinerarium 2011

ZUZENDARITZA: Narcís Vives
KOLABORATZAILEAK:

  • PRODUKZIO-ZUZENDARITZA: Antonio Cara
  • EDUKI-ZUZENDARITZA: Mª Cristina Pérez eta Magdalena Garzón
  • INGURUNEAREN EZAGUERA ARLOAREN KOORDINAZIOA: Elena Anguera
  • ZUZENDARITZA TEKNIKOA: Maite Vílchez
  • EGILEAK: Lorena Natalia Inzillo, María Inés Rodríguez eta Miguel Poza
  • GAZTELERAZKO BERTSIOAREN ESTILO-ZUZENKETA: Anna Betriu eta Joan Martín
  • EUSKARARA ITZULPENA: Bakun itzulpen eta argitalpen zerbitzuak, s.l.
  • MAKETAZIOA: Maite Vílchez eta Miquel Gordillo
Hasiera
Hizki tamaina txikiagotu
Hizki tamaina handitu
Laguntza
Aurrekoa
Hurrengoa
Apartats
Has de visitar els apartats anteriors abans de visitar aquest